Home » Archive

Articles in the 2012/2013 Category

2012/2013, Headline »

[10 Dec 2012 | No Comment | ]
Euskal itzultzaile aitzindariak

Nor izan ziren gure lehen itzultzaileak?
Zer ekarri zuten euskarara? Zergatik?
Galdera horiek zein beste asko erantzun asmoz bilduko gara EIZIEko Karlos del Olmo berbalagun dugula

abenduaren 15ean
10:00etatik 14:00etara
Oreretako Mikelazulo elkartean
Eskola EIZIEk eta Literatura Eskolak antolatu dugu

2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[6 Nov 2012 | No Comment | ]
Txillardegiz, Markos Zapiainek

Azaroaren 17an
Donostiako Ernest Lluch kultur etxean
10:00-14:00

Jose Luis Alvarez Enparantza (Donostia, 1929). Giro erdaldun eta frankistan hazi arren, gaztetatik sentitu zuen euskararen eta Euskal Herriaren deia. Horren ondorioz, euskaraz ikasten hasi zen, euskal idazle gorenetakoa izateraino. Aberriaren deiari dagokionez, EAJren erresistentziaren inguruan hasi zen lanean baina, haien jokaerari epelegi iritzita, beste erakunde bat sortu zuen zenbait lagunekin batera: Ekin aurrena, eta gero, 1959an, ETA.
Jakintza zabaleko gizona da Txillardegi: injinerua ikasketaz, filosofiaz oso kezkatua, politikan murgildua, zaletasunez pianojolea, hizkuntzalaritzako irakasle… Literaturan, berriz, funtsezkoa …

2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline »

[3 Oct 2012 | No Comment | ]
2012/2013 Literatura Eskola

Unai Iturriagak diseinatutako kartela.
Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ gogorarazi gura izan dugu.
2012 -2013 ikasturteko gaiak eta egunak.

2012/2013, Literatura Eskola »

[3 Oct 2012 | No Comment | ]

Literatura Eskolaren 2012/2013ko trukeurtea prest dugu
Eman izena berton edo eskola@literaturaeskola.com e-lbidera mezua bidalita
Urte osorako matrikula: 20€
Eskola jakin bat edo batzuetarako: eskola bakoitzeko 10€
Matrikuletatik biltzen dugun dirua hizlariei prestaketa eta eskola lanak eskertzeko eta fotokopiak ordaintzeko erabiliko dugu, zinez.
Eskola guztiak larunbatetan burutuko ditugu, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Literatura Eskolara literaturazalea den oro etor daiteke. Ez dugu titulurik ez eskatzen ez eskaintzen. Elkarrengandik ikastea da gure xedea.

Urriaren 27an Joseba Sarrionandiaren itzulpenak. Aiora Jaka. Hendaia
Azaroaren 17an. Txillardegi. Markos Zapian. Donostia
Abenduaren 15ean. Euskal itzultzaile aitzindariak. Orereta
Urtarrilaren …