Home » Archive

Articles in the 2010/2011 Category

2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »

[13 Nov 2010 | No Comment | ]
Laboaren hitzak, edo hizkuntzak

Mikel Laboaren hizkuntzak izeneko eskola eman zuten Leire Lopez Ziluagak eta Ibon Rodriguezek pasa den larunbatean Tolosako Bonberenean.

Hizlari biek Mikel Laboaren lanak hitzarekin zuen harremana aletu zuten, bere musika kokatzeko erreferentzialak izan daitezkeen kantak entzuteko aukera emanez. Mintzaldiaren hastapenetik eztabaidarako tartea egon zen eta eskolakideen iritziekin bat eginez egin zuen aurrera saioak. Lehen zatian galdera batek piztu zuen batez ere eztabaida: zergatik iraun du Mikel Laboaren kantagintzak, musikagatik ala hitzarengatik?
Ibon Rodriguezek hasieratik azaldu zuenez beraiek arreta handiagoa jartzen diote musikari hitzari baino, eta horregatik erabaki zuten hain zuzen ere saioari …

2010/2011, kronikak, Literatura Eskola »

[5 Nov 2010 | No Comment | ]

Manifestu atzeratua, eguneratzen
Ane Zabala kazetariak, Literatura Eskolari buruzko erreportaia landu du Hamaika telebistarako. Literatura Eskolan grabatutako irudiak, Ibai Atutxari egindako elkarrizketarekin uztartzen da.

2010/2011, Literatura Eskola »

[4 Nov 2010 | No Comment | ]
Mikel Laboak musikatu zituen poetak

Lehen diskotik azkenera arte, Mikel Laboak ahozko literatura eta garaikide zituen poeten testuak musikatu zituen.
Sasoika eta euskarazko poetei dagokienez, Ez dok Amairuko kide zituen J.A Artze eta Xabier Leteren poemak betikotu zituen, baita Gabriel Arestirenak ere.

Gerora, Pott Bandako kide izan ziren Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxagarenak landu zituen.
Bertolt Brechten poesiagintzak ere, eragin nabarmena izan zuen Laboarengan, diska oso bat haren testuekin atontzeraino.
Mikel Laboaren disketako letrak: www.badok.info
Mikel Laboak musikatu izan ez balitu, gaur arte iraungo zuten poeton testu horiek?

2010/2011, Featured, kaiera, kronikak, Literatura Eskola »

[1 Nov 2010 | No Comment | ]
Ihes lerroen manifestua

Maria Colera eta Ibai Atutxaren hitzaldien kronika.
Manifestu atzeratua, irakurketa kritikoa. Hitzaldia Lapiko Kritikoan
Maria Coleraren hitzaldia
Manifestu atzeratua 11 telebistan
Ez da nolanahikoa izan aurtengo ikasturtearen hasiera, Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua izanik ardatza. Maria Colera esku egon da testuingurua azaltzearen ardura, Ibai Atutxarenean testuaren irakurketa kritikoa egitea. Nabarra aldizkariaren egoitzan egin zen saioa.

Gogoeta pizgarriak ekarri zituzten akuilulariek, funtsezko gogoeta baten bidetik: ‘Manifestu atzeratua’ 1968koa izanik ere, sekulako gaurkotasuna du. Egun bor-borka dauden eztabaidekin lotzen da bere egunean zentsuratua izan zen Azurmendiren lana.
‘Izan zirelako gara? Eta nahi dugulako izango gara’ izan zen eskolako …

2010/2011, Featured, Literatura Eskola »

[8 Oct 2010 | No Comment | ]
Irakurtzen ikasten

Irakurtzen ikasi gura genuela, esaten genuen Literatura Eskola martxan jarri genuenean. 2003ko urrian hasi ginen kontu honekin. Horretan gaude, irakurri gurean, ikasten, irakurtzen, eragiten. Horretan jarraitzen dugu.
Izena emateko sasoian gaude, eta saretik egingo ditugu horrelakoak.