Home » Featured, Headline, Literatura Eskola

Literatura Eskola 10: berrantolaketa

16 September 2013 No Comment

Hamar urte betetzen ditu aurten Literatura Eskolak, hamar urte irakurleen literaturarako grina hauspotzen eta elikatzen. Urteurren biribil horri indarrez ekiteko eta orain arte egindako ibilbideari jarraipena emateko, literaturaren inguruan lanean dabiltzan hainbat talde bildu gara.

Honatx, Literatura Eskolaren antolakuntzan jardungo dugun erakundeak eta horien ordezkariak:

Garazi Arrula (EIZIE eta Elearazi), Gotzon Barandiaran (Literatura Eskola), Itziar Elias (EHAZE), Iratxe Etxebeste (EIE), Iratxe Retolaza (Sareinak eta UEUko Literatura Saila), Danele Sarriugarte (Elearazi), Amaia Serrano (UEUko Literatura Saila).

Egoera eta erronka berriei aurre egiteko prest gaude guzti-guztiak, eta proiektua martxan da jada. Talde horrek hartuko du koordinazio lana, baina, jakina, proiektu honek aurrera egin(go) du lekuan lekuko antolatzaile eta laguntzaileei esker.

Erakunde bakoitzak eskain dezakeena kontuan hartuz eta denon artean lan egiteko gogoa azalduz, ikasturte berriko asmoak zuei helarazteko ilusioz gaude denok.

Mila esker orain arteko konfiantzagatik.

Laster informazio gehiago, aurtengo sorpresei buruz.

Bien bitartean ondo izan, eta bizi literatura!

Leave your response!

Add your comment below, or trackback from your own site. You can also subscribe to these comments via RSS.

Be nice. Keep it clean. Stay on topic. No spam.

You can use these tags:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This is a Gravatar-enabled weblog. To get your own globally-recognized-avatar, please register at Gravatar.