Home » 2011/2012, Datorren eskola, Featured

Urtarrileko eskola Arrasaten, Ixiar Rozasen eskutik

11 January 2012 No Comment

Ixiar Rozas idazleak eskainiko du hurrengo Literatura Eskola urtarrilaren 21an Arrasaten.

Hemen egilearen azalpena:

Titulua: ”Idazketa luzatuz. Begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoei”.

Dramaturgia berriak eta antzerki postdramatikoaren testuinguruan kokatzen diren praktika eszenikoak aldatu egin dira, aldatzen doaz eta aldatuko dira bizirik jarraituko badute. Izaera ireki horretan, besteak beste, harreman berri bat sortzen da testuarekin. Testua eszenan dauden elementuen artean beste bat baino ez da, dramaturgia osatzen duten gainontzeko elementuak bezain garrantzitsua, eta ondorioz eraldatzen doa kreazio prozesuaren baitan. Saio honetan bilakaeran dagoen zerbait bezala ulertuko dugu performatibitatea: irekia dena, datorrenari irekia dagoena, eta leku aldatzeak sortzen dituena. Hainbat adibide ikusiko ditugu eta idazketa luzatzen saiatuko gara ariketen bitartez.

Leave your response!

Add your comment below, or trackback from your own site. You can also subscribe to these comments via RSS.

Be nice. Keep it clean. Stay on topic. No spam.

You can use these tags:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This is a Gravatar-enabled weblog. To get your own globally-recognized-avatar, please register at Gravatar.