Home » 2011/2012, Datorren eskola, Literatura Eskola

Literatura komunikazio-eremu gisa eskolan

9 February 2012 No Comment

‘Literatura komunikazio-eremu gisa eskolan’ gaia jorratuko dugu literatura eskolaren hurrengo saioan Idurre Alonsoren eskutik.

Otsailak 18an Gasteizko Ignacio Aldecoa Kulturetxean (Florida parkean) 10:00etatik 13:30ak bitartean.

Hitzaldiaren inguruko honako textu hau ere bidali digu Idurrek, agertuko dizkigun ideien lagin gisa:

Gaur egungo literatur ikerketek literaturaz baino areago, literatur sistemez dihardute. Hain zuzen ere, literatura ez delako testura mugatzen; literatura bere osotasunean ulertzeko, ezinbestekoa da testua idazten denetik irakurlearenganaino iritsi arte (baita gero ere) zein ibilbide daukan ulertzea. Izan ere, testuak izango duen irisgarritasunean nahiz harreran erabakigarriak izan ohi dira idazlearen sonaren, merkatuaren, instituzioen, egoera soziopolitiko eta ekonomikoaren… eraginak.

Hitzaldi honen fokua instituzioetan jarriko da, zehatzago, eskola-eremuan.  Era berean, literaturaren komunikazioaz ari garenean, ezin dugu alde batera utzi literatur lanek mundua interpretatzeko modu bat eskaintzen diotela irakurleari. Hori dela eta, garrantzitsua da jakitea eskoletan zein lan irakurrarazten diren, eta horiei buruzko hausnarketak eta eztabaidak zabaltzea.

Laburbilduz, literaturaren irakaskuntza zertan den ulertzeko, ezagutu behar dugu batetik, euskal literatur sistemak eskolan duen isla, eta bestetik, eskolan lantzen diren literatur lanak zeintzuk diren. Otsaileko saioak hori guztia izango du aztergai.

Leave your response!

Add your comment below, or trackback from your own site. You can also subscribe to these comments via RSS.

Be nice. Keep it clean. Stay on topic. No spam.

You can use these tags:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This is a Gravatar-enabled weblog. To get your own globally-recognized-avatar, please register at Gravatar.