Apirilaren 20an
Txantreako Euskaldunon Biltokian
Iratxe Retolaza akuilari dugula, Itxaro Bordak sortutako Amaia Ezpeldoi pertsonaia izango dugu aztergai. Hitzen Uberanekoek Iratxe elkarrizketatu dute
ZILAR-ASTEA ekimena sortu zenetik Literatura Eskola bertako partaide izan gara. Aurtengo ZILAR ASTEAko gaia Migrazioa izaki, guk migrazioek gure literaturan izan duten isla berbagai hartzea ebatzi genuen. Gaiari bi ikuspuntutatik oratzea proposatuko dizuegu:
Eskolako lehen ekinaldian, 10:00etatik 11:30etara, honako proposatuko ditugu berbatrukerako: Euskal sortzaileok Euskal Herritik kanpora bizi izan garenean, zer idatzi dugu hartu gaituzten herri edota herritarrez? Zerk eraginda utzi dugu sorterria? Euskaldunei buruzko topikoak berresten ditu erbestetik idatzi dugunak?
Atsedenaldiaren osteko bigarren ekinaldian, 12:00etatik 14:00etara, gurera etorritakoei buruz idatzi duguna izango dugu aztergai: Zer idatzi dugu Euskal Herrira etorri direnei …
Elizabete Manterola itaurren dugula, euskal literaturatik zer itzuli duten aztertuko dugu, zein liburu zein hizkuntzatara, zergatik, zer harrera izan duten, merezi duen ahaleginak, zer dakarkigukeen…
Urtarrilaren 19an izango da, Zarauzko Sanz Enea liburutegian, ohikoa dugun ordutegian, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean
Nor izan ziren gure lehen itzultzaileak?
Zer ekarri zuten euskarara? Zergatik?
Galdera horiek zein beste asko erantzun asmoz bilduko gara EIZIEko Karlos del Olmo berbalagun dugula
abenduaren 15ean
10:00etatik 14:00etara
Oreretako Mikelazulo elkartean
Eskola EIZIEk eta Literatura Eskolak antolatu dugu