'2007/2008' atala

Antton Lukuren antzerkigintza (bertan behera)

LITERATURA ESKOLA (KASU! BERTAN BEHERA GELDITU DA)
GAIA: Antton Lukuren antzerkigintza.

Hizlaria: Mattin Irigoien.

Eguna: Maiatzaren 10a.

Lekua: AEKren Baionako egoitza. Marengo karrika 22.

EUSKAL LITERATURAREN KRITIKAZ

Apirilaren 19an, Oreretan

LITERATURA ESKOLA

Gaia: Euskal literaturaren kritikaz

Hizlaria: Mikel Ayerbe

Lekua: Mikelazulo kultur elkartea (Beheko kalea 4, udala eta zumardiaren artean dagoen kalexkan)

Ordua: 10:00-14:00

Literatura, gizartearen ispilu. Italia, 1945-2000

Martxoko Eskola Iruñean egingo dugu:

* GAIA: Literatura gizartean ispilu.Italia, 1945-2000
* HIZLARIA: Jon Alonso
* EGUNA: Martxoaren 15a
* ORDUA: 10:00-14:00
* LEKUA: Txantreako Euskaldunon Biltokia ( Txantreako plazan dago)

Belaunaldi Galdua

  • GAIA: BELAUNALDI GALDUA: HEMINGWAY, SCOTT FITZGERALD, DOS PASSOS
  • HIZLARIA: Joxemari Iturralde
  • EGUNA: otsailaren 16a
  • ORDUA: 10:00-14:00
  • LEKUA: Hernaniko AEK-ren egoitza (Larramendi kalea 11, behea)

Xabier Montoia eta Hiria, Donostian

null

GAIA: Xabier Montoia eta hiria
HIZLARIA: Ibon Egaña
EGUNA: Urtarrilaren 26a
ORDUA: 10:00-14:00
LEKUA: Eskola Ernest Lluch kultur etxean izango da. Anoetako futbol estadioan dago kultur etxea, bazter batean, autopistatik irten eta estadiorantz zoazela estadioaren ezkerreko aldean.

Literatura eskola: Raymond Carver

null

Hizlaria: Harkaitz Cano.
Lekua: Atxuriko tren geltokiaren alboan dagoen ikastetxearen atzealdean, Hikaateneoan.
Ordua: 10:00 a.m.

Anima zaitez!

Eta irakurleek Carverri buruz pentsatzen dutena jakin nahi baduzu, sartu hona.

KRITIKIXA: “Iritzia sudur puntan”

Literatura Eskolako partaide batzuen ekimenez, leiho berri bat zabaldu dugu webgunean. Kritikixa du titulu, eta azpititulu: “iritzia sudur puntan”. Izenak berak dioenez, literatur kritika egiteko bide berriak ezagutzeko xedea du Kritikixak. Egileen ustea da irakurle orok duela irakurtzen duenari buruzko iritzia emateko autoritatea. Horregatik, Kritikixak dei egiten die irakurle guztiei, ekimen honetan parte har dezaten. Kritikixak sortuko dituen edukiak Literatura Eskolan aipatuko diren gaien ingurukoak izango dira. Dena den, edonork, eta hau argi gera dadila, EDONORK sor ditzake eduki berriak kritikixan. Horretarako, zuen liburu proposamen edo kritikak (akademikoak ez badira, hobe) helbide honetara bidali: kritikixa@gmail.com

Goza ezazue Kritikixaren lehen emaitzarekin, hemen.

KRITIKIXA: Raymond Carver

Egia esan, inork neure bizitza hiruzpalau lerrotan laburtuta kontatzerik ez nuke nahi. Hain gutxi, gainera, kontalaria han hemen irakurritako txataletan oinarritzen dela baneki. Ezdeus sentituko nintzatekeen beldur naizelako izango da edo modu bidegabean tratatu nautela irudituko litzaidakeelako.

Batek daki.

Nolanahi ere, horixe bera da segidan R.C jaunarekin egitera noana. Beste batetarako utziko dut, beraz, zeure buruari ez diozunik besteri ez opatzeko aholkatzen dizun esan bertutetsua.

R.C inguru hauetatik hurrun bizi izan zen, Estatu Batuak deritzen lurralde batean, XX. mendearen bigarren erdialdean. Idazle izan nahi zuenez, horretan ahalegindu zen. 50 urte bete orduko, lurpean zen; ez zuen mundualdi oso luzea izan.

Denborarik gehienean bizipozez justu antzean ibili zen. Diruz larri, idaztea ez zen beste lanetan beltz, edanari ematen zion gure gizonak eta baita, batzuetan, zapla, bere bi seme-alaben ama eta lehenengo emazte izan zenari ere, tristuraren tristuraz, amorrazioaren amorrazioz, ezinaren ezinez, indar handiagoa zuelako, enfin, dena delakoagatik.

Azken hamar urteak izan zituen onak-edo. Eta onak-edo diogu sei hilabeteko bizi itxaropenaren diagnostikoarekin batera irekitako aroa izan zelako. Hamar urte iraun zuen, azkenean. Emazte berri amultsua aldamenean, idazle arrakastatsuaren jantzia soinean, sosak poltsikoan, azken urteotan mozkorkeria bazter uzteko haina animo bildu eta geratzen zitzaion denbora –“eskupekoa” esaten zion berak- eguntxintako arnasaz gozatzen, noizbehinka arrantza egitera joanez eta idazten eman zuen. Eta noski, baita penagarri zitzaion iraganarekin bakea egin nahita ere.

Kontua da, eta honetara zetorren R.C-ren biografia inprobisatu hau, Estatu Batuetan jaio, lan egin, oso desgraziatu sentitu, kordea galdu arte edan, umeak izan, emaztea jo, edanari utzi, bigarren aldiz ezkondu, pixka bat zoriontsu sentitu, Alaskara izokin arrantzan joan, eta orain arte aipatu ditudan horiek denak egiten zituen bitartean, noizbait, orain euskara alegeraki itzulita emango ditudan hiru testuok ere idatzi zituela:

BESTE BIZITZA

Eta orain, beste bizitzaren txanda:

hutsegiterik gabekoarena.

LOW LIPSITZ

Nire emaztea etxe mugikor honen beste aldean dago

Nire aurkako akta jasotzen.

Bere luma entzun dezaket, harraska harraska.

Tarteka gelditu egiten da, eta negarrez entzuten dut.

Gero, harraska, harraska.

Badoa antzigarra lurretik.

Ez ezazula kotxea hemen utzi

esaten dit aparkaleku honen jabeak.

Nire emazteak idazten eta negarrez jarraitzen du,

negarrez eta idazten, gure sukalde berrian.

ATEA ITXI ETA KANPOAN GERATU ONDOREN, ATZERA BARRURA SARTU NAHITA

Ondo sinplea da, kanpora irten eta atea ixten duzu

pentsatu gabe. Eta egindakoaz

ohartzen zarenerako

beranduegi da. Honek bizitza baten

historia badirudi, ba, oso ondo.

Euria ari zuen. Giltzaren kopia zuten

etxekoanekoak kanpoan ziren.

Beheko leihoetatik probatu nuen.

Han barruan, sofari, landareei, mahaiari

eta aulkiei, musika ekipoari begiratu nien.

Kafe katilua eta hautsontzia zain neuzkan

kristalezko mahaian, eta bihotzak

haiengana egiten zidan. Zera esan nuen: epa

lagunok, edo antzeko zerbait. Azken finean,

hain grabea ere ez zen.

Okerragorik ere izan zen.

Grazia pixka bat ere egiten zuen, honek, egin.

Eskailera aurkitu nuen. Hartu

eta ormaren kontra jarri nuen.

Terrazara igo nintzen euripean,

eskudelaren gainetik pasa eta

atearekin probatu nuen. Itxita zegoen,

noski. Baina atzera barrurantz begiratu nuen,

nire idazmahairantz, paperetarantz, aulkirantz.

Mahaitik soa altxatzean leiho horretatik

begiratzen nuen kanpora.

Hau ez da behekoa bezalakoa, pentsatu nuen,

hau beste zerbait da.

Bazen han terrazatik sekula

ikusi gabeko gauza bat. Han barruan egon

eta ez egotea.

Ez dakit nola azaldu.

Aurpegia kristalari itsatsi

eta neure burua barruan imajinatu nuen,

mahaian eserita. Noizbehinka burua

paper artetik jasoz,

beste leku, beste denbora

bat gogoan. Gogoan,

artean maite izan nuen jendea.

Han geratu nintzen, minutu batez, euripean,

munduko gizonik suertedunena nintzela

pentsatuz.

Baita tristura olatu bat

gainetik igaro zitzaidanean ere.

Baita eragindako minagatik arras

lotsaturik sentitu nintzenean ere.

Leiho zoragarri hari danba jo

eta sartu egin nintzen.

HAIZEA

Richard Ford-i

Oro bare ura. Zeharo zoragarri.

Txori bandak artega higitzen dira.

Bada hor nahikoa misterio, alajaina.

Denboraren jabe al naizen galdetzen didazu. Banaiz, bai.

Barrurantz joateko denbora daukat. Nolanahi ere, arrainek ez diote

heltzen. Zereginik ez inguruotan.

Orduan, milia bat harantzago, haizea ur gainean aurrera ikusten dugu.

Nola datorren ikustera esertzen gara, lasai. Ez dago zertan kezkatu.

Haizea baino ez baita. Ez oso fuertea. Baina

nahikoa fuertea.

Zera diozu “Begira horri!”

Eta karelari eusten diogu pasatzen denean.

Aurpegia eta belarriak abanikatzen dizkidala

sentitzen dut. Ileak tentetzen dizkidala

sentitzen dut –eztia,

emakume baten behatzak bainoago.

Gero, itzuli eta itsasartean sartzen dela

ikusten dut, olatuak atzetik dituela.

Olatuek kroskoaren kontra jotzen dute.

Txoriak erotu egin dira.

Alderik alde ari da zabunka txalupa.

“Jesus”, diozu “ez nian sekula horrelakorik ikusi”

“Richard”, erantzuten dizut-

“Ez duk Manhattanen sekula horrelakorik ikusiko, lagun”

Eta hauek dira hiru poemak.

Biharko, ez nago ziur, baina uste dut euria eman dutela.

Hibai Iztueta

Literatura Eskola 07/08k Gasteizen zabalduko ditu ateak azaroan

GAIA: XX.mendeko euskal poesia: 1960-2000
HIZLARIA: Koldo Izagirre

EGUNA: Azaroak 17
LEKUA: Gasteizko Alde Zaharreko “Landatxo” (Campillo) gizarte etxea.
ORDUA: 10:00-13:30
Landatxo gizarte etxea Gasteizko muinoaren goi-goian dago, Alde Zaharreko hiruki ezin estrategikoago batean: katedrala-gaztetxea-parral taberna. Gizarte etxearen ondo-ondoan Alde Zaharreko kiroldegia ikusiko duzue (erreferentziatarako). Hau da helbide zehatza: Santa Maria kalea, 4.

Hamaiketakoa eta bazkaria enkargatzeko lagunen kopurua jakin behar dugunez, faborez, mezuz adierazi zenbat zareten etortzekoak eta (hauetatik) zenbat bazkaltzekoak.

LITERATURA ESKOLA 07/08

Ordura arte, batez ere, egoitza Larrabetzun zuen Literatura Eskola Euskal Herrira zabaldu genuela-eta, prentsaurrekoa eman genuen Donostian, literaturaren ustezko bozgorailuan. Kazetari bakarra etorri zen. Gure ekimenak ez dio, antza, euskal literaturari ekarpenik egiten. Urte osoko matrikula 10 eurokoa baino ez delako izango da? Agian 1.000 eurora igo beharko genuke prestigioa izan dezan? Guztion artean besterik erabakitzen ez dugun bitartean, urte osoko matrikula 10 eurotan utziko dugu eta ezer jakin gura duenak aurkitu du gugaz harremanetan jartzeko modua.

Bagatoz, beste behin, euskal literatura munduan kokatzera, munduko literatura gutartzera. Azken ikasturtean aritu ginen eskolakideeok proposatutako gaiak eta hizlariak dituzue hauek. Gure Eskolako ateak zabalik daude irakurtzen ikasi gura duen ororentzat, galbahea trinkotu gura dutenentzat, dakien apurra konpartitzeko prest dagoenarentzat, literaturaz, bizitzaz, berba egin gura duenarentzat.

Larunbatetan batuko gara, hilean behin, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean.

  • URRIAREN 27an, LARRABETZUN
    Gaia: Gure imaginarioa kantugintzaren bitartez eraikitzen
    Hizlariak: Iñigo Aranbarri eta Anari.
  • AZAROAREN 17an, GASTEIZEN
    Gaia: XX. mendeko euskal poesia: 1960-2000
    Hizlaria: Koldo Izagirre
  • ABENDUAREN 15ean, BILBON
    Gaia: Raymond Carver
    Hizlaria: Harkaitz Cano
  • URTARRILAREN 26an, DONOSTIAN
    Gaia: Xabier Montoia eta hiria
    Hizlaria: Ibon Egaña
  • OTSAILAREN 16an, HERNANIN
    Gaia: Belaunaldi galdua: Hemingway, Scott Fitzerald, Dos Passos
    Hizlaria: Joxemari Iturralde
  • MARTXOAREN 15ean, IRUÑEAN
    Gaia: Literatura gizartean ispilu.Italia, 1945-2000
    Hizlaria: Jon Alonso
  • APIRILAREN 19an, ORERETAN
    Gaia: Euskal literaturaren kritikaz
    Hizlaria: Mikel Ayerbe
  • MAIATZAREN 10ean, BAIONAN
    Gaia: Antton Lukuren antzerkigintza
    Hizlaria: Mattin Irigoien
  • EKAINAREN 14an, LARRABETZUN
    Gaia: Rimbaud eta Verlaine
    Hizlaria: Edorta Jimenez

Izena eman
Urte osorako matrikula: 10€

Eskola egun baterako matrikula: 10€