Home » Archive

Articles in the Featured Category

2014/2015, Datorren eskola, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[11 Dec 2014 | No Comment | ]

Margolana: Roger Fry
Bi aste barru, abenduaren 20an egingo dugu Literatura Eskolako hurrengo saioam, Iruñeako Euskaldunen Biltokian. Goizeko 10tan dugu hitzordua, ohi bezala. Virginia Woolfen lana izango dute hizpide Itziar Diez de Ultzurrun eta Ana I. Morales itzultzaileek. Etxeko lanak bidali dizkigute, hain justu ere, saioaren aurretik Woolfen testu batzuk irakurtzea. Hauexek:
1) Kew Gardens (ipuina, hemen irakurgai euskaraz)
2) Dalloway andrea+etxeko aingerua
3) Gela bat norberarena
4) Three Guineas
On egin!

2014/2015, Featured, Headline »

[11 Dec 2014 | No Comment | ]

Duela aste batzuk Ibon Egaña izan zen gurean, euskal literaturaren kritikaz hizketan. Larrabetzuko Anguleri kultur elkartean. Saio mardula izan zen, eta, huts egin bazenuten, lasai egon. Elearaziko Danele Sarriugarte kronika polita osatu zuen, hemen irakurgai:
Egurrak sutarako balio dezan

2014/2015, Featured, Headline »

[5 Nov 2014 | No Comment | ]

(Irudia: Celedoño Otaño)
Urriaren 25ean Larraitz Ariznabarretak emandako saiora huts egin zenutenentzat, hainbat kontu interesgarri hementxe:
1) Saioan banatutako eskuorria
2) Saioan erabilitako powerpoint aurkezpena.
3) Garazi Arrulak idatzitako kronika, Elearazi atarian.
On egin, eta segi irakurtzen!

2013/2014, Featured, Headline »

[7 May 2014 | No Comment | ]
Euskarara itzulitako poesiaz

Gerardo Markuleta berbalagun dugula, euskarar itzulitako poesia hartuko dugu berbagai
maiatzaren 10ean
10:00etatik 14:00etara
Gasteizko El Pilar etxean

2013/2014, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[7 Apr 2014 | No Comment | ]

Iñigo Aranbarri Literatura Eskolaren sortzaileetakoa dena itaurren dugula, euskal literaturan abangoardistak zein izan diren hartuko dugu berbagai.
Apirilaren 12an izango da, Durangoko udal liburutegian, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Aurtengo saioa ere, Durangoko Zilar Astearen baitan kokatu dugu. Aurtengo Zilar Astean ARTEA izango da ekitaldien
guztien aitzaki eta hari.