Queer literaturaz berbetan Donostian
Martxoaren 19ko saio honetan Queer Literaturan sakonduko dugu Literatura Eskolan. Ibon Egaña Etxeberriak eta Iratxe Retolaza Gutierrezek gidatuko dute saioa.
Donostiako Ernest Lluch kultur etxean 10:00etatik 14:00ak bitartean duzu zita.
Literatura-saio edo tailer honek Queer literaturaren ikuskera hurbiltzea du asmo. Horretarako, tailerra bi zatitan banatuko da:
Lehenik, Queer teoriaren inguruko argibideak eskainiko dira. Bigarrenik, Queer teoria horren begiradatik begirada literariora egingo da jauzia, teoria horren ikuskerak testu literarioen irakurketa nola baldintza dezakeen aztertzeko. Literatur testuen irakurketa gidatua eta kritikoa proposatuko da, parte-hartzea bultzatuz, eta lehen saioan azaldu diren queer kontzeptu horien garapen praktikoa eginez.
Bestalde, “Queer literatura” kontzeptura hurbiltzeko, honako gune hauek interesgarriak izan daitezkeela aipatu dute Ibonek eta Iratxek:
- Sarrera labur baterako, ikus.
- Beatriz Preciado, “Generoa eta zaborra. Pixa egin/kaka egin. Maskulinoa/Femeninoa“.
- Manifestu transfeminista
Leave your response!