Home » 2014/2015, Headline

2014-2015 trukeurteko egitaraua

26 September 2014 No Comment

Literatura Eskola

2014-2015 trukeurtea

Alfabeto berri bat galdegin zuen Amaia Lasak 1971n, alfabeto berri bat irakurri gura genuke 2014an. Gero eta beharrezkoagoa deritzogu irakurtzeko alfabeto berri bat ikasteari, gero eta premiazkoagoa alfabeto berri bat idazteari. Debekua, murrizketa, itxitura,muga, oztopoa inposatu gura diguten sasoiotan infinitua, eternitatea, ertza, zubia, libertatea irakurri nahi ditugu. Gure begiokin, gure belarriokin, gure garunokin, gure bihotzokin.

Emeki, umil, harrotasunez.

Urriaren 25ean emango diogu hasiera Literatura Eskolaren 2014-2015 trukeurteari, Zarautzen, Larraitz Ariznabarreta berba-lagun dugula, Martin Ugalde. Deserriaren kartografia gaiaz solasturik. Ostean etorriko dira:

AZAROAK 29 – Hogeita hamar urte euskal literatur kritikan (1975-2005). Ibon Egaña. Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

ABENDUAK 20 – Virginia Wolf, Olatuak hitz, hitzak apar. Ana Morales eta Itziar Diez de Ultzurrun. Iruñeko Euskaldunon Biltokian (Txantrea)

URTARRILAK 24 – Ulyssesen itzulpenak. Xabier Olarra. Bilboko Alondegian.

OTSAILAK 21 – Piarres Larzabal: Euskaldunen mundua ezagutzeko antzerkigintza. Ixabel Etxeberria. Donostiako Ernest Lluchen.

MARTXOAK 21 – Xabier Amuriza, bertsolaritzatik literaturara joan etorrian. Andoni Egaña. Durangoko Udal liburutegian (Zilar Astea).

APIRILAK 25 – Hostoak ostuz. Literatura, komikiaren ixtoriborda. Asisko Urmeneta. Hendaiako eskola publikoan.

MAIATZAK 23 – Poesia feminismotik irakurtzen. Kattalin Miner. Gasteizko El Pilar gizarte-etxean.

Izena emateko jarraibideak:

Bidali izen-abizenak eta harremanetarako e-lbide elektronikoa zein telefono zenbakia eskola@literaturaeskola.org e-lbidera.

Urte osoko matrikula:

Soldatadunentzat 20€

Soldatabakoentzat 10€

Urte osokoa barik, eskola jakinetara bakarrik:

Bakoitzeko 5€ soldatadunek, 3€ soldatabakoek

Sartu dirua honako kontu-korrontean: 2095 0046 30 9113145842. Arrazoia: IZEN-ABIZENAK

eta ekarri ordainagiria lehen eskola-egunean.

Eskolan bertan matrikula egiteko aukera ere badago.

Matrikuletatik biltzen dugun dirua hizlariei ordaintzeko eta azpiegitura gastuak kitatzeko erabiliko dugu.

Azkenik, eskerrak eman behar dizkiegu saio batzuen antolakuntzan eta finantziazioan lagundu diguten elkarte eta erakundeei: Alondegia, Euskal Idazleen Elkartea, Zarautz, Larrabetzu eta Donostiako udalak, Plateruena kafe antzokia, Euskaldunon Biltokia, EIZIE.

Informazio gehiago

eskola@literaturareskola.org

Unai Gaztelumendik sortu du afixa

Leave your response!

Add your comment below, or trackback from your own site. You can also subscribe to these comments via RSS.

Be nice. Keep it clean. Stay on topic. No spam.

You can use these tags:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

This is a Gravatar-enabled weblog. To get your own globally-recognized-avatar, please register at Gravatar.