LIteRatUriA
LARRABETZUN
– APIRILAREN 22AN:
· Eskolako gurasoentzat mahai-ingurua Patxi Zubizarreta idazleagaz Larrabetzuko eskolako liburutegian arratsaldeko 19.00etan: Haurrak eta gazteak irakurtzera zelan zaletu.
– APIRILAREN 23AN:
· Eskolako ume nagusienen irakurraldia / errezitaldia 19:00etan Anguleri kultur etxean
· Literaturaz berbetan: Ez obeditu inori. Mikel Peruarena. 20:00etan Anguleri kultur etxean
– APIRILAREN 26AN:
. Helduentzako ipuin kontalaria: Koldo Amestoy. 20:00etan Hori Bai gaztetxean.
–
BAIONAN
– APIRILAREN 25AN:
. Baiona Ttipiko Kalostrape euskaltegian LITERATURA ESKOLAren apirileko eskola: Antton Lukuren antzerkigintza izango dugu berbagai Mattin Irigoien akuilari dela.
–
BASAURIN
– APIRILAREN 29AN:
· Euskarabilarekin batera: Zulo bat uretan. Iñigo Aranbarri.
–
DERION
– APIRILARREN 30AN:
· Iñaki Lasa helduentzako ipuin kontalaria 20:00etan Larrabarri baserrian.
–
LEZAMAN
– MAIATZAREN 14AN:
· Juan Luis Goikoetxeak Euskaldunen anekdotak 2 liburua aurkeztuko du 19:00etan Uribarri topalekuan.
–
ZAMUDION
– MAIATZAREN 25AN:
· Hamar mezu eta dei bat ikuskizuna Patxi Zubizarreta idazlea eta Txema Garces eta Josetxo Goia-Aribe musikariak 20:00etan Dorretxean.
–
LARRABETZUN
– MAIATZAREN 20EAN:
· Literaturaz berbetan: Uxue Alberdik Aulki-jokoa liburua aurkeztuko du 20:00etan Anguleri kultur etxean.
– MAIATZAREN 22AN:
· Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako Aulki hutsa antzezlana aurkeztuko du Le Petit Theatre de Pain taldeak 22:00etan HORI BAI gaztetxean.
–
ORERETAN
– MAIATZAREN 6AN:
· Harkaitz Canok Zinea eta literatura liburua aurkeztuko du 16:00etan Udal Euskaltegian.
– MAIATZAREN 23AN:
· Literatura Eskola: 36ko gerra euskal literaturan berbagai hartuko du Edorta Jimenezek 10:00etatik 14:00etara bitartean Mikelazulo elkartean.
Literatura Eskolak 5 urte beteko ditu aurten. Urteotan guztiotan, literaturarekiko zaletasunak bultzatuta, euskerazko literaturi zein munduko literaturari buruz gehiago ikasteko eta ezagupenak trukatzeko bidea egin dugu.Eskolak hilean behin izaten dira, urritik ekainera, larunbat goizetan, 10:00etatik 14:00etara. Eskoletan parte hartzeko aukera bat baino gehiago egoten da: Urte osorako izena emanda zein norberari interesatzen zaizkion eskoletara joanda. Aukera horiek baliatu dituztenak 250 bat lagun izan dira ; batzuek urte osoko matrikula egin dute, beste batzuek behin baino ez dira etorri.
5 urteotan, euskerazko zein munduko literaturarekin zerikusia duten 50 bat gai eta 35 bat hizlari izan ditugu, tartean, euskerazko literaturaren idazle ugari.
Euskara eta euskarazko literatura erakusten dutenekin elkarlanean aritu gura dugu, Literatura Eskolan euskarazko literatura hausnartzen dugularik, irakaskuntzan dihardutenekin trukatu.
Literatura mundua eta bizitza ulertzeko beste bitarteko bat dela uste dugu eta hizkuntzaren lanketarako tresna izan daitekeela ahaztu barik, batez ere edukiak lantzeari eman gura diogu garrantzia. Euskarazko literatura ezagutu, gorde eta zabaltzeko ahaleginean ezinbestekoa da eragile guztion elkarlana. Literatura Eskolaren lehen 3 urteak Larrabetzun izan baziren ere, gaur egun Euskal Herriko herrialde guztietan izaten dira eskolak, horren adibide 08/09ko ikasturteko gaitegia.
Beraz, oraingoan proposatzen dena, Literatura Eskolaren 5 urteotako lan hori jendartera zabaltzea da, jendaurrera: literatura aldarrikatuko duen ekitaldi publikoa, ekain amaierako asteburu batez, ostiraletik igandera.
–
– EGUNAK: 2009ko ekainaren 5-6-7
– LEKUA: Larrabetzu
Larrabetzun bertan gune bat baino gehiago egongo dira:
1.- Haur eta Gazte Literatura aretoa.
2.- Salmentagunea: Liburuak erakutsi eta erosi ahal izango dira. Horrez gain, idazleak bertan egongo dira irakurleekin berba egiteko, sinatzeko…
3.- itzaldi, liburu aurkezpen eta mahai-inguruetarako aretoak.
4.- Herriko kaleak
–
ANTOLATZAILEAK ETA ERAGILEAK:
– Literatura Eskolako kideek Euskal Herrirako koordinazio eta dinamizazio ardura nagusia hartuko duten arren, Larrabetzurako honako eragileek sortutako lan-taldea osatu da:
* Larrabetzuko udala ( Kultura Batzordea)
* Larrabetzuko liburutegia
* Arrekikili euskara elkartea
* Hori Bai gaztetxea
* Txinpasmendi guraso elkartea
* AZOKA elkartea ( Larrabetzuko ekoizle eta erosleen elkartea)
* Larrabetzu.org
– Txorierri eskualdeari dagokionez, honakoekin lankidetzan aritzeko asmoa dugu:
* Aikor aldizkaria.
* Derioko institutuko euskara mintegia.
* Totoan, Txorierriko euskara elkarteeen federazioa.
* Txorierriko mankomunitatearen euskara zerbitzua.
– Euskal Herriari dagokionez:
* Basauriko euskarabila elkartea
* Oreretako Mikelazulo elkartea
* Euskara elkarteen federazioa den TOPAGUNEA
–
HELBURUAK
Literatura Eskolak oinarrian eduki dituen ezaugarriak hartuko dira abiapuntu:
. Euskal literaturaren ezagutza eta promozioa
. Euskaratutako literaturaren ezagutza eta promozioa
. Eszenifikazio publikoa
. Orokorra, espezializatu gabea
Leave your response!