Home » Archive

Articles in the 2012/2013 Category

2012/2013, Featured, Headline, kronikak »

[7 Oct 2013 | No Comment | ]

Hamargarrena gero eta hurbilago dugula-eta, ideia ona iruditu zaigu iazko trukeurtean egindako saioen errepaso bat egitea, batetik, Literatura Eskola ezagutzen ez dutenek gure funtzionamenduaren irudi garbiagoa izan dezaten, eta, bestetik, aspaldiko kideei hortzak are gehiago zorroztu dakizkien. Hainbat hedabidek egin zuten gure aurreko urteko saioen jarraipena, eta aurrez aipatutako helburua lortu asmoz, hemen batu ditugu aurkitu ditugun kronika/artikulu/elkarrizketa guztiak.
Erreportajea Ortzadar aldizkarian:
Euskal kulturaren kolore guztiak (4-5 orrialdeak)
Aiora Jaka: Joseba Sarrionandiaren itzulpen-jarduna
Elearazi – Izkiriaturik aurkitu nituen Sarriren itzulpenak
Bizkaie – Aiora Jaka, Joseba Sarrionandiaren itzulpenez
Karlos del Olmo: Itzultzaile aitzindariak
Elearazi – Itzultzaile …

2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[10 Apr 2013 | No Comment | ]
Amaia Ezpeldoi aztergai

Apirilaren 20an
Txantreako Euskaldunon Biltokian
Iratxe Retolaza akuilari dugula, Itxaro Bordak sortutako Amaia Ezpeldoi pertsonaia izango dugu aztergai. Hitzen Uberanekoek Iratxe elkarrizketatu dute

2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline »

[11 Mar 2013 | No Comment | ]
Sorterritik urrun.Migrazioak euskal literaturan

ZILAR-ASTEA ekimena sortu zenetik Literatura Eskola bertako partaide izan gara. Aurtengo ZILAR ASTEAko gaia Migrazioa izaki, guk migrazioek gure literaturan izan duten isla berbagai hartzea ebatzi genuen. Gaiari bi ikuspuntutatik oratzea proposatuko dizuegu:
Eskolako lehen ekinaldian, 10:00etatik 11:30etara, honako proposatuko ditugu berbatrukerako: Euskal sortzaileok Euskal Herritik kanpora bizi izan garenean, zer idatzi dugu hartu gaituzten herri edota herritarrez? Zerk eraginda utzi dugu sorterria? Euskaldunei buruzko topikoak berresten ditu erbestetik idatzi dugunak?
Atsedenaldiaren osteko bigarren ekinaldian, 12:00etatik 14:00etara, gurera etorritakoei buruz idatzi duguna izango dugu aztergai: Zer idatzi dugu Euskal Herrira etorri direnei …

2012/2013, Datorren eskola, Featured, Headline »

[11 Feb 2013 | No Comment | ]
Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso: genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan

Amaia Alvarez akuilari dugula, Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean ( Florida parkea) elkartuko gara
otsailaren 16an
10:00etatik 14:00etara bitartean

2012/2013, Featured, Headline »

[9 Jan 2013 | No Comment | ]
Gure literatura erdaretan. Zer itzuli dute euskaratik munduan?

Elizabete Manterola itaurren dugula, euskal literaturatik zer itzuli duten aztertuko dugu, zein liburu zein hizkuntzatara, zergatik, zer harrera izan duten, merezi duen ahaleginak, zer dakarkigukeen…
Urtarrilaren 19an izango da, Zarauzko Sanz Enea liburutegian, ohikoa dugun ordutegian, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean