Home » Archive

Articles in the 2013/2014 Category

2013/2014, Featured, Headline »

[7 May 2014 | No Comment | ]
Euskarara itzulitako poesiaz

Gerardo Markuleta berbalagun dugula, euskarar itzulitako poesia hartuko dugu berbagai
maiatzaren 10ean
10:00etatik 14:00etara
Gasteizko El Pilar etxean

2013/2014, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[7 Apr 2014 | No Comment | ]

Iñigo Aranbarri Literatura Eskolaren sortzaileetakoa dena itaurren dugula, euskal literaturan abangoardistak zein izan diren hartuko dugu berbagai.
Apirilaren 12an izango da, Durangoko udal liburutegian, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean.
Aurtengo saioa ere, Durangoko Zilar Astearen baitan kokatu dugu. Aurtengo Zilar Astean ARTEA izango da ekitaldien
guztien aitzaki eta hari.

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[17 Feb 2014 | No Comment | ]

Datorren zapatuan dugu hurrengo hitzordua: Joseba Sarrionandiaren eta itsasoaren arteko harremanaz jardungo du Eider Rodriguez idazle eta irakasleak, Pausuko Xaia ostatuan, goizeko 10etatik hasita eguerdiko 14etara arte, ohiko legez. Rodriguezek duela gutxi aurkeztu du bere doktore-tesia, eta bertan aztertu ditu autore iurretarrak bere obran irudikatu dituen itsasoak.

2013/2014, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[28 Jan 2014 | No Comment | ]

Duela bi aste Markos Zapiainek emandako mintzaldia irakurtzeko aukera duzue hemen eta orain, bertaratu ezin izan zineten irakurle eta eskolakideok. Izan ere, mintzaldiaren bertsio idatzia pasa digu Zapiainek. Mila esker!
Ramon Saizarbitoria eta iragana.Markos Zapiain

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[15 Jan 2014 | No Comment | ]

Literatura Eskolako kideok eta Mikelazulo kultur elkartekoek elkarlanean antolatu ditugu bi literatur ekitaldi urtarril honetarako. Lehenik Koldo Izagirreren poesia errezitaldia, eta, bigarrenik gure ohiko eskola, hil honetan Markos Zapinian filosofo eta kritikariaren eskutik, Ramon Saizarbitoria eta iraganari buruz. Saioa datorren zapatuan izango da, ohi bezala 10etatik 14etara, Mikelazulokoen txokoan, Oreretan. Amu gisa, zenbait esteka hemen:
“Saizarbitoria eta arrazoia” izeneko iruzkin kritikoa hAUSnART aldizkarian, Zapianek.
Zapiain eta Saizarbitoria Martutenez (Erein, 2012) solasean, Literaktum jaialdian.
Saizarbitoriari elkarrizketa Argia aldizkarian, Martutene argitaratu berritan.