Home » Archive

Articles in the kritikixa Category

2007/2008, Featured, Literatura Eskola, Orokorra, kritikixa »

[4 Abe 2007 | No Comment | ]
Kritikixa: Raymond Carver

Egia esan, inork neure bizitza hiruzpalau lerrotan laburtuta kontatzerik ez nuke nahi. Hain gutxi, gainera, kontalaria han hemen irakurritako txataletan oinarritzen dela baneki. Ezdeus sentituko nintzatekeen beldur naizelako izango da edo modu bidegabean tratatu nautela irudituko litzaidakeelako.
Batek daki.
Nolanahi ere, horixe bera da segidan R.C jaunarekin egitera noana. Beste batetarako utziko dut, beraz, zeure buruari ez diozunik besteri ez opatzeko aholkatzen dizun esan bertutetsua.
R.C inguru hauetatik hurrun bizi izan zen, Estatu Batuak deritzen lurralde batean, XX. mendearen bigarren erdialdean. Idazle izan nahi zuenez, horretan ahalegindu zen. 50 urte bete orduko, lurpean …