Home » Archive

Articles tagged with: Irigaray

2010/2011, Datorren eskola, kronikak, Literatura Eskola »

[30 May 2011 | No Comment | ]
XABIER LETE: (DES)IZATETIK MINTZO DEN AHOTSA

Literatura Eskolaren ikasturte honetako azken-aurreko saioak Iruñea aldera eraman gaitu, Txantreako Euskaldunon Biltokira. Xabier Leteren poesiagintzan sakontzeko aukera izan dugu bertan, Jose Angel Irigarayren eskutik.
Literatura Eskolako ikasturtea amaitzean hurrengorako gaiak, ideiak, izenak bota eta jasotzen dira, egitaraua osatze aldera. 2010-11 ikasturteari hasiera eman zitzaionean Xabier Leteren poesiagintza aztertzeko ideia zegoen zerrendan, horrelaxe sartu zen egitarauan. Literatura Eskolako kideek oroitzen dutenez ‘ezustean hartu gintuen haren heriotzaren berriak, abenduko hotzean, egunsentiaren esku izoztuak gertu sentitu genituen. Omenaldi kutsua hartu zuen ezustean maiatzerako aurreikusia genuen saioak’.
Jose Angel Irigarayk ere Xabier Lete zendu aurretik …

2010/2011, Datorren eskola, Literatura Eskola »

[16 May 2011 | No Comment | ]
Xabier Leteren poesiagintza

Hilabete honetako eskolan Xabier Leteren poesiagintza izango dugu gogoetagai, Leteren lagun eta poesian aditu den Jose Angel Irigarayren eskutik.
Maiatzaren 21ean Iruñeako Txantrea auzoko Euskaldunon Biltokian 10:00etatik 14:00ak bitartean.
Jose Angel Irigaray eta Xabier Lete