Home » Archive

Articles tagged with: kritika

2007/2008, Featured, Literatura Eskola »

[4 Dec 2007 | No Comment | ]
Kritikixa: Iritzia sudur puntan

Literatura Eskolako partaide batzuen ekimenez, leiho berri bat zabaldu dugu webgunean. Kritikixa du titulu, eta azpititulu: “iritzia sudur puntan”. Izenak berak dioenez, literatur kritika egiteko bide berriak ezagutzeko xedea du Kritikixak. Egileen ustea da irakurle orok duela irakurtzen duenari buruzko iritzia emateko autoritatea. Horregatik, Kritikixak dei egiten die irakurle guztiei, ekimen honetan parte har dezaten. Kritikixak sortuko dituen edukiak Literatura Eskolan aipatuko diren gaien ingurukoak izango dira. Dena den, edonork, eta hau argi gera dadila, EDONORK sor ditzake eduki berriak kritikixan. Horretarako, zuen liburu proposamen edo kritikak (akademikoak ez badira, …

2007/2008, Featured, kritikixa, Literatura Eskola, Orokorra »

[4 Dec 2007 | No Comment | ]
Kritikixa: Raymond Carver

Egia esan, inork neure bizitza hiruzpalau lerrotan laburtuta kontatzerik ez nuke nahi. Hain gutxi, gainera, kontalaria han hemen irakurritako txataletan oinarritzen dela baneki. Ezdeus sentituko nintzatekeen beldur naizelako izango da edo modu bidegabean tratatu nautela irudituko litzaidakeelako.
Batek daki.
Nolanahi ere, horixe bera da segidan R.C jaunarekin egitera noana. Beste batetarako utziko dut, beraz, zeure buruari ez diozunik besteri ez opatzeko aholkatzen dizun esan bertutetsua.
R.C inguru hauetatik hurrun bizi izan zen, Estatu Batuak deritzen lurralde batean, XX. mendearen bigarren erdialdean. Idazle izan nahi zuenez, horretan ahalegindu zen. 50 urte bete orduko, lurpean …