Home » Archive

Articles in the Featured Category

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[17 Feb 2014 | No Comment | ]

Datorren zapatuan dugu hurrengo hitzordua: Joseba Sarrionandiaren eta itsasoaren arteko harremanaz jardungo du Eider Rodriguez idazle eta irakasleak, Pausuko Xaia ostatuan, goizeko 10etatik hasita eguerdiko 14etara arte, ohiko legez. Rodriguezek duela gutxi aurkeztu du bere doktore-tesia, eta bertan aztertu ditu autore iurretarrak bere obran irudikatu dituen itsasoak.

2013/2014, Featured, Headline, Literatura Eskola »

[28 Jan 2014 | No Comment | ]

Duela bi aste Markos Zapiainek emandako mintzaldia irakurtzeko aukera duzue hemen eta orain, bertaratu ezin izan zineten irakurle eta eskolakideok. Izan ere, mintzaldiaren bertsio idatzia pasa digu Zapiainek. Mila esker!
Ramon Saizarbitoria eta iragana.Markos Zapiain

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[15 Jan 2014 | No Comment | ]

Literatura Eskolako kideok eta Mikelazulo kultur elkartekoek elkarlanean antolatu ditugu bi literatur ekitaldi urtarril honetarako. Lehenik Koldo Izagirreren poesia errezitaldia, eta, bigarrenik gure ohiko eskola, hil honetan Markos Zapinian filosofo eta kritikariaren eskutik, Ramon Saizarbitoria eta iraganari buruz. Saioa datorren zapatuan izango da, ohi bezala 10etatik 14etara, Mikelazulokoen txokoan, Oreretan. Amu gisa, zenbait esteka hemen:
“Saizarbitoria eta arrazoia” izeneko iruzkin kritikoa hAUSnART aldizkarian, Zapianek.
Zapiain eta Saizarbitoria Martutenez (Erein, 2012) solasean, Literaktum jaialdian.
Saizarbitoriari elkarrizketa Argia aldizkarian, Martutene argitaratu berritan.

2013/2014, Featured, Headline »

[15 Jan 2014 | No Comment | ]

Literatura Eskolako kideok eta Mikelazulo kultur elkartekoek elkarlanean antolatu ditugu bi literatur ekitaldi urtarril honetarako. Lehenik, hilaren 16an, alegia bihar bertan (!) Koldo Izagirre idazleak poesia errezitaldia egingo du, berriki argitaratu duen Parisen bizi naiz (Susa 2013) liburuan oinarrituta. Saioa 19tan izango da, Mikelazulokoen txokoan, Oreretan. Amu gisa, hemen dituzue zenbait esteka:
Liburua osorik irakurtzeko hemen.
Liburua aurkeztu zuteneko bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=q9GDpo3HpXE

2013/2014, Datorren eskola, Featured, Headline »

[4 Dec 2013 | No Comment | ]

Bi aste barru, hilaren 14an, saio berezi-berezia izango dugu eskolakideok Bilboko Alhondigan. Josune Muñozek literatur kritikariak Amaia Lasa poetaren alfabeto berria izango du hizpide, eta Lasak berak ere hartuko du parte saioan. 10etan elkartuko gara, beti bezala.
Lasaren obraz gehiago jakiteko esteka batzuk hona:
Liburuak sarean
Hitz nahastuak
XX. mendeko poesia kaierak
Lasaren artikuluak Argia aldizkarian
Elkarrizketak
Argian: “Libertatea oso ederra da, baina oso gogorra”
Sautrelan
Obrari buruzko artikuluak
Lapiko Kritikoan